Julen
Castrillon
Iridoi
Argorri Gidak
Julen Castrillon Iridoi naiz, mendi gidaria eta Argorri Gidak-en sortzailea. Irakaskuntzan urteak eman ondoren, mendiarekiko nuen pasioa, esperientziak eta ezagutza beste pertsonekin partekatu nahi nuela konturatu nintzen.

Mendiak ingurua beste era batera begiratzen irakatsi zidan: lasaiago, arreta gehiagorekin eta orainarekin lotura handiagoarekin. beste erritmo batean. Argorri Gidak mendia bizitzeko eta ulertzeko modu hori partekatzeko sortutako proiektua da.
Nire helburua bidea bera soilik baino, hortik haratago mendia ezagutzen laguntzea da, paisaia bakoitza interpretatuz eta naturarekin konektatzeko aukera emango diguten esperientzia seguruak sortuz.
Trail Running eta Trekking esperientzien bidez, mendian ibiltzera gonbidatzen zaitut modu aktibo eta kontziente batean. Maila apalagoa duten pertsonentzako ibilbideetatik hasi eta proposamen gogorrenetariano, irteera bakoitzak bidearen gozamena, segurtasuna eta inguratzen gaituen ingurunearen ezagutza konbinatzea du helburu.
“Mendia ez dut helmuga soil gisa ulertzen, baizik eta ezagutzea, interpretatzea eta bizitzea merezi duen leku gisa”
Julen Castrillon Iridoi

ARGORRI GIDAK © 2026 | Lege-oharra | Pribatutasun-politika | Cookies | Web diseinua: 8imedia Estudio
